Haur Besoetakoa Albuma

 

Helduen munduak The Godfather (Aitajauna) duen moduan du haurren munduak Haur Besoetakoa, litxarrerien eta bideo-jokoen merkatu klandestinoaren nagusia. Irakurleak begien aurrean duen munduan legez, handinahikeria, boterea eta ustelkeria nahasten dira haurren mundu honetan ere, non helduak ez diren ugalketarako eta zerbitzurako izaki huts besterik.

Errerentzia zinematografiko eta literarioz beteriko haurren unibertso honetatik, Haur Besoetakoak eta bere antagonista Lo-Li-Tak, errefusatu ezinezko eskaintza egingo dizute.

Irakurri Lagina:

Gidoia:  Unai Iturriaga

Irudiak: Alex Sanvi

Argitaratze data: 2014ko urria

Orrialde kopurua: 48 orrialde

Prezioa: 13.00 €