Anubis 3.0 Albuma


 

Gadu zaharra isolatuta bizi da urrutiko asteroide batean bere robota lagun bakarra duela. Ez du jendea maite. baina, halako batean, robot zintzoak tresna bitxi bat aurkituko du biltegi narras batean: ANUBIS 3.0, gizakien arimak pisatzeko tresna. Gaduk dirutza jasotzen zuen arimak pisatze truke. Negozio oparoa zen, oparoa eta ustela. Arima-ziurtagiriak modan jarri zirenean, agiri faltsuak saltzeari ekin zion. Zenbat eta gehiago ordaindu, hainbat eta arima handiago. Baina oraindik gordetzen ditu arima pisatzera joan zitzaizkion pertsonen datuak, eta makinaren neurketan eman zituzten egiazko emaitzak. Gaduk, arimarik gabeko ergel haien istorioak kontatu dizkio robotari. Ez omen da aspertuko.

Irakurri Lagina:

Gidoia:  Dani Fano

Irudiak: Dani Fano

Argitaratze data: 2012ko urria

Orrialde kopurua: 48 orrialde

Prezioa: 13.00 €