Museo bilduma Albuma

 

Emakume bat bakarrik, museo batean. Deus ez deigarria horraino. Baina Valeria ez da edozein emakume eta museoa ez da edozein museo. Museo-ehiztaria da bera. Nork ehizatzen du nor, ordea? Zoora goazenean animaliek gu zelatatzen gaituztela iruditzen zaigun gisa berean, museoan topatzen ditugun objektu eta historiek ere, ispiluek bezala jokatzen dute sarri: ez dakigu oso ongi zergatik, bat-batean, aretoan biluzik erakusgai daudenak geu garela sentiarazten digute.

Museoak leku guztietan ugaldu diren sasoian, hauen gaineko begirada kritikoa da esku artean duzuna, eta, oroz gain, sormenari eskainitako gorazarrea, zientzia fikzioaren klasikoei egindako keinu ttipiz betea.  

Nork bidali du Valeria munduko museorik bitxienak ikuskatzera? 

Irakurri Lagina:

Gidoia:  Harkaitz Cano

Irudiak: Iñaki Holgado

Argitaratze data: 2016ko urria

Orrialde kopurua: 48 orrialde

Prezioa: 13.00 €